Zuzenbide zibila

Sortu zenetik, FERNÁNDEZ DE TROCÓNIZ ABOGADOS abokatuen bulegoa arlo honetan nabarmendu da; tradizioa eta modernitatea bateratu ditu, hau da, zuzenbide zibil klasikoenean oinarritzen da eta haren aplikazioa ulertzeko modu berriak baliatzen ditu.

o Kontratazioa
o Familia
o Oinordetzak
o Higiezinen eta erregistro-zuzenbidea
o Erantzukizun zibila


Merkataritza-zuzenbidea

Bulegoaren sorreratik hasita, FERNÁNDEZ DE TROCÓNIZ ABOGADOS abokatuen bulegoko jardun profesionalaren funtsezko oinarri tradizionaletako bat da. Gure taldeak etengabeko jarduera gauzatzen du arlo honetan: jardun profesionala eta azterlana batzen ditu, eta esperientzia praktikoa handitzen du bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeko.

o Sozietateen eraketa eta sozietate-egituren sorrera
o Gobernu korporatiboa
o Sozietateen berregituraketa
o Sozietateen eta enpresa taldeen bat-egitea eta zatiketa
o Sozietate-desegitea eta -likidazioa
o Enpresen, LBOen eta MBOen erosketa eta salmenta
o Arrisku-kapitalaren inbertsioak edo “private equity”
o “Joint venture” hitzarmenak
o Balore-merkatua
o Merkataritza-kontratazioa
o Lehia defendatzeko legea
o Lehia desleiala
o Banku-zuzenbidea
o Aseguruak


Konkurtso-zuzenbidea

Konkurtso-prozeduretan, konpainien ordezkari aritzen gara, abokatu gisa. Egoerak eskatzen duenaren arabera, konkurtsoak bultzatzen ditugu, beharrezko konkurtsoei kontra egiten diegu edo, hala dagokionean, hartzekodunen interesak defendatzeko esku hartzen dugu izapide-konkurtsoetan. Horretarako, hainbat prozeduratan izendatutako konkurtso-administratzaile esperientzia ere badaukagu, eta esperientzia hori gure bezeroen interesen alde baliatzen dugu.

o Aurretiazko negoziazioak eta birfinantzaketak
o Konkurtso-bitartekaritza
o Aurrekonkurtsoa
o Konkurtsoa aitortzeko eta prozedura izapidetzeko eskaera
o Beharrezko konkurtsoari kontra egitea
o Hartzekodunen esku-hartzea konkurtso-prozesuetan
o Ordezkaritza gorabeheretan
o Erruduntasun-adierazpenen defentsa


Zuzenbide publikoa

Enpresa pribatuei eta instituzio publikoei aholku ematen diegu arlo honetan dagozkien jardueretan. Esperientzia zabala daukagu halako jardueretan administrazio publikoen nahiz enpresen eta partikularren ordezkari lanak egiten.

o Administrazio-prozedurak eta administrazioarekiko auzien prozedurak
o Txostenak eta irizpenak
o Arautegi-proiektuak
o Kontratazio publikoa
o Sektore arautuak
o Hirigintzako plangintza, kudeaketa eta diziplina
o Ingurumen-zuzenbidea
o Ondare publikoa
o Pribatizazio-prozesuak
o Elkargo profesionalak
o Kirola eta kultura
o Diru-laguntzak eta laguntzak
o Desjabetzeak
o Sektore publikoko fundazioak


Kirol-zuzenbidea

Kirol-zuzenbidean daukagun esperientzia ziurtatuak arlo honen gai honetan jarduteko aukera ematen digu. Hala, kirolari lotutako harremanen merkataritza-, lan- eta administrazio-alderdiak eta jurisdikzio-instantzien aurrean ordezkari aritzeko gaitasuna bateratzen ditugu.

o Aholkularitza juridikoa federazio, klub, elkarte eta kirol-sozietate anonimoei
o Kirolarien kontratazioa eta transferentzia
o Klubekin eta babesleekin egindako kontratuak
o Irudi-, emankizun- eta babesletza-eskubideen ustiapena
o Kirol-prozedurak estatuko eta nazioarteko erakundeen aurrean
o Dopinagatiko prozesuak

 

 


Zigor-zuzenbidea

FERNÁNDEZ DE TROCÓNIZ ABOGADOS abokatuen bulegoak aholku ematen die bezeroei eta haien ordezkari aritzen da Zigor Kodeari dagozkion gaietan, batez ere Zigor-zuzenbide ekonomikoan eta enpresarenean.

o Ondare-delituak
o Delitu sozietarioak
o Jabetza intelektualari edo industrialari lotutako delituak
o Administrazio publikoen aurkako delituak
o Herri Ogasunaren aurkako delituak
o Ingurumenaren aurkako delituak
o Hirigintza-delituak
o Teknologia berrietako delituak
o Ohorearen aurkako delituak
o Zabarkeria profesionalagatiko erantzukizuna


Jabetza intelektuala eta industriala. Teknologia berriak

Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak dituzten bezeroei laguntzen diegu administrazio- zein jurisdikzio-bidetik. Horrez gain, administrazio- eta merkataritza-aholkularitza eta aholkularitza zibila ere eskaintzen diegu arlo berean, eta hirugarrenekin dituzten negoziazioetan laguntzen diegu.

o Egile-eskubideak
o Jabetza industrialaren eskubideak (markak, patenteak eta diseinuak)
o Irudi-eskubideak
o Publizitate-eskubidea
o Babesletza
o Ikus-entzunezko materiala editatzeko, ekoizteko eta banatzeko kontratuak
o Datuen babesa
o Sareko legezkotasuna
o Merkataritza elektronikoa
o Markak eta domeinu-izenak
o Domeinu-izenak defendatzea eta berreskuratzea
o Kontratazio informatikoa
o Delitu informatikoak
o Telekomunikazioak

 


Zuzenbide prozesala eta arbitrajea

Gatazkak (bide judizialetik zein bestelako bideak baliatuta) ebazten daukagun esperientziari esker, gure bezeroen eskubide eta interesak ahalik ondoen defenda ditzakegu.

o Kontratu zibilei eta merkataritza-kontratuei buruzko prozesuak
o Funtsezko eskubideei eta nortasun-eskubideei buruzko prozesuak
o Oinordetza-zuzenbidearen eta familiaren alorreko prozesuak
o Betearazpen-prozesuak
o Kontratu-erantzukizuneko eta kontratuaz kanpoko erantzukizuneko ekintzak
o Estatuko edo nazioarteko arbitrajea
o Laudo arbitralen betearazpena